Jon-(e)k argitaratua | 2017-03-03

1976eko Martxoaren 3a gogoratzen

Ikus bideoa:

Advertisements
Jon-(e)k argitaratua | 2016-02-01

Ezkabaren berria

Localizados en Olabe los restos de 14 fusilados tras escapar de Ezkaba

El forense Paco Etxeberria, cree que, a pesar de que algunos testimonios hablaban del enterramiento de hasta 18 personas en la fosa, han sido localizados todos los cuerpos, aunque existe cierta duda con unos restos que podrían elevar a 15 el número de localizados.

NAIZ|2016/01/31 18:43 Eguneratua: 19:04

Un equipo de técnicos y paleontólogos de la Sociedad de Ciencias Aranzadi, dirigidos por Paco Etxeberria, han hallado en las proximidades del cementerio de Olabe los restos de 14 personas que, tras evadirse de la prisión del fuerte del monte Ezkaba, fueron fusiladas e inhumadas en 1938.

El paleontólogo de la Sociedad de Ciencias Aranzadi ha confirmado que algunos de los cráneos presentan agujeros producidos por impactos de bala.

Jon-(e)k argitaratua | 2015-12-13

Zorionak Argentinako Kereila eta sustatzaileei

Eusko Jaurlaritzaren Renne Cassinen aurtengo saria Argentinako Kereilaren Biktimei eta Euskal Plataformari eman zaie. Zorionak eurei eta Goldatu bertan partaidea eta bultzatzaiea den heinean.Rene Cassin sariak(Eskerrak Berriari argazkiagatik).

Baina ekitaldiaren eta bertako gertakizunen gainetik erreflezioa eta lana geratzen dira aurrerantzean. Hurrengo arikuluan Goldatukide adierazgarri baten gogoeta irakurri eta hausnartu ahal duzu:

http://www.berria.eus/paperekoa/1832/025/001/2015-12-10/renne_cassin_saria_eta_kontraesanak.htm

Ekitaldiaren bideotxoa ikusi nahi baduzu, Berriaren webgunera jo dezakezu edo ondoko linkan ikusi:

http://www.berria.eus/berriatb/2462/

Jon-(e)k argitaratua | 2015-09-18

Memoria ez galtzeko

Duela 40 urte fusilatu zituzten…

Berria.- 2015.09.18

Hodei Iruretagoiena

 Txiki eta Otaegi gogoan, «Euskal Herriaren korapiloak askatzeko»

Ekitaldi politiko bat antolatu dute Zarautzen hilaren 27rako, frankismoko azken fusilamenduen 40. urtemugan. Bi fusilatuen «konpromisoa gaurkotzearen garrantzia» nabarmendu dute

Txiki eta Otaegiren senideek eta hiru memoria elkartetako ordezkariek aurkeztu zuten irailaren 27ko ekitaldia, atzo, Donostian.
Txiki eta Otaegiren senideek eta hiru memoria elkartetako ordezkariek aurkeztu zuten irailaren 27ko ekitaldia, atzo, Donostian. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Euskal Herriko politikariei mintzatu zaizkie Jon Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegiren senideak eta memoriaren arloan lanean ari diren lau elkarte, frankismoko azken fusilamenduen 40. urteurrenean. «Ez utzi beste 40 urte alferrik pasatzen. Hamarkadetako gatazka gainditzeko aukera historikoak irtenbide politikoa exijitzen du, askatasuna, egia eta memoria kolektiboa uztarturik». Frankismoaren amaieran bezala, gaur egun ere «1975eko bidegurutzean» ikusten dute Euskal Herria, eta horrek irtenbide politiko bat behar duela uste dute: «Pertsona guztien eskubide guztiak eta herritarron borondatea errespetatzea».

Donostian egindako agerraldian eman zuten atzo senideek, Egiari Zor fundazioak eta Goldatu, Intxorta 1937 eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteek ekitaldiaren berri. Han izan ziren, elkarteetako ordezkariez gain, Perdi Paredes, Txikiren anaia eta Mertxe Urtuzaga, Otaegiren lehengusua. ETAko bi kideak eta FRAPeko Xose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez-Bravo eta Ramon Garcia hil zituzten egun berean egingo dute omenaldia, irailaren 27an, Zarauzko (Gipuzkoa) Aritzbatalde pilotalekuan, 13:00etan. «Memoriaren eta bakearen eta demokraziaren» aldeko jarreraren isla izango da leloa ere: Egia bide, askatasuna amets.

Ekitaldia antolatu duten lau elkarteek ez ezik, Frankismoaren Aurkako Euskal Plataformak ere babestu du aurtengo deialdia. Maria Servini epaileak hogei pertsona atxilotzeko agindua eman zuen iaz, frankismoko krimenen aurka gidatutako Argentinako kereilaren barruan; haietako lauri egotzi zien Txiki eta Otaegi fusilatzeko gerra kontseiluetan parte hartzea eta zigorrak baliozkotzea.

Orain 40 urte bezala, «demokraziaren eta bakearen» aldeko urratsak egiten jarraitu beharra dagoela iritzi diote senideek eta memoria elkarteek. Orduko gisan, orain ere «erreformaren erreforma, edo [Espainiako] estatuaren benetako demokratizazioa» dago jokoan, haien hitzetan. Horregatik, prozesu demokratikoaren alde ekiteko garaia dela diote, bai Espainiako Estatuan, bai Euskal Herrian. «Historiaren irakaspenak» kontuan hartu beharra daudela azaldu dute, gaur egungo egoera 1936ko altxamendu militarrak eragindako «zaurien» ondorioa ere badela gogora ekarrita. «Galtzaileen oldarraldia» etorri zen gero, eta Txiki, Otaegi eta frankismoaren aurka borrokatu ziren guztiak «oldarraldi haren kume» direla azaldu dute. Bide horretan, haien «konpromisoa hartu eta gaurkotzearen garrantzia» nabarmendu dute, «Euskal Herriak egun dituen erronkak eta korapiloak askatzeko baliagarria delako».

Deialdi ugari egunotan

Zarauzkoa ez da izango azken fusilamenduen eta Gudari Egunaren bueltan antolatutako ekitaldi bakarra. Atzo, gertakari horiek ardatz hartuta osatutako Mañana cuando me matenliburua aurkeztu zuen Carlos Fonseca kazetari eta idazleak, Bilbon eta Donostian. Azpeitian (Gipuzkoa), erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai datorren astean, eta Haizea eta sustraiakdokumentala emango dute irailaren 24an, 21:30ean, Sanagustin kulturgunean. Hurrengo egunean, ostiralez, hitzaldia izango da 12:30ean, udaletxe azpian. Madrilen ere oroituko dute urteurrena, irailaren 26an, ekitaldi batekin. Gudari Egunaren harira, manifestazioa dute Iruñean, hilaren 27an, Oroimena eta askatasuna lelopean, Vinculo plazatik abiatuta (18:00).

Jon-(e)k argitaratua | 2015-02-05

Larrinaga labur

Bilboko Larrinaga

(saka hemen bideotxo bat ikusteko)

2 Larrinaga2

Bilboko jendea

Bat bilbokoa izanda, askotan txantxa-giroan eta harro hutsa izatea bada ere, konturatu da Bilbok eskutuko beste bizipen/errealitate/ertz ugari badituela, hori oraingoan, Larrinaga gartzelari buruzko erakusketari zor dio.

Zeren badirudi euskal presoen aldeko manifestazioaren urteroko testigu ixila dela Bilbo hiria. Bilboko presoak eta beste ednongoak urruti daude, orain . Lehenxeago, ez askoz lehenago alajaina, Bizkaian preso hartzen zituzten pertsonak Basaurin sartzen zituzten. Bilbotik hurbil, baina kanpoan halere, eta ez itsusi geratuko zelakoan ez, baizik eta hiriaren lurraren prezioa altua zelako eta gartzela aldatu nahi izan zuten. Hala zen Basaurikoa baino aurrerago Bilbon bertan sartzen zituztela, Bilbo zaharraren ondo-ondoan zegoen Solokoetxe hauzoko Larrinaga izeneko gartzelan hain zuzen.

Eta hau idazten duena bertan-bertan bizi zen, hain urrian ere, ezpada preso komunen patioa lehiotik ikusten zuela. Hau da, kartzela eraikuntza bera beste hauzokide bat zen. Beren pareta, dorretxoak, kanpoko espaloian zegoen zaintzarako garita harekin, eta bere “grisarekin” (polizia nazionala gaur) hantxe zegoen mutu baina ez geldi. Nik gartzelaren aldameneko sarrera ikusten nuen, eta paketeak sartzeko, grisaren begirapean lehiatilara hurbiltzen zen jende anonimoa, emakume gehienak; horien guztiak egunerokoa paisaia ziren. Hain etxekoa eze etxe barruan ere sartu zela, eta hara nora, hantxe agertzen zitzaizkigun aitaren lagun batzuk preso politikoak agurtzera, zita lotu, barruko arautegiari muzin egin eta familiari eskuz adio esatera baino ez gehiago eta ez gutxiago.

Larrinagaren hurbiltasunak eraman ninduen erakusketarako argazki batzuen ekarpena egitera. Eta hara non, inpultsu horren atzetik datu andana, uholdea, gaineratu zait, gartzela bera, eta presoak eurak, Bilboko kontu berta-bertakoa izan direla ondorioztatu hainakoa, bilbainitoaren harrokeriaz bestelakoa, baina bilbainadak bezain bilbokoa, zer bilbokoa, bizkaikoa. Hontan nengoela, zerbait gehiago aportatu nahi eta Trifon Etxebarriaren (Etarteren ) aztarna segitzeko pentsatu nuen. Bide historizistegia, nonbait, neretzako, zeren datuak hori baino hurbilagoa zeuden nigandik. Nik neure buruari importantzia eman nahi eta lagunen artean Larrinagako testigantzak behar zirela aipatu eta Aingeru eta Ave Mari atoan , geu ba hantxe izan ginen. Hara bada, lagun-lagunak erbestean izan zirela jakin bai, baina Larrinagan? Etxe ondoan?. Bada bai, biak bikotekide biak egon ziren, ez luze, baina zer da luze?.

Eta hantxe Solokoetxen ikaskide baten aitarekin gaia atera eta, bai bada, haretxen aita gartzelan bertan hil zen bai. Eskileretatik erori eta hilda zerraldo. Semeak, baina, ez omen dauka bere aitaren historia gizarteratzeko gogo berezirik. Halakoxea da herri honen gogoa historiaren atal honetarako?.

Bizitzaren bidean, bat Getxon jarri zen bizi izaten eta, normala denez, hainbaten ikasleren gurasoekin harremana egin ere bai. Kontxo ba… horren anaia ere Larrinagan izan zen. Geroago Jaenenengo gartzelan ezagutu ginen bai, bai.

Erakusketa inauguratu zen , zorionak, eta nahikoa izan zen, zirikatzailean xamarra itxuraz, hainbat eta hainbat kasu Larrinagarekin lotuak entzuteko. Zer pentsatua eman dit honela, kasualitatea ote, beste lagun baten izeba Galdakaotik Larrinagara zazpi urtekin oinez joaten zela entzun nuenean?. Biok mendira paseoan genbiltzala entzun nion Larrinagaren aztarna hori. Pena aztarna materialak, kartak eta, laurogetahamairuko uholdeekin joan zirela. Memoriarako hodamendiak ere oztopo.

Beste hau ere arinagoa izango da, ez dakit. Lagun artean bati galdera bota nuen, aizu, Urbis zure koinatua erbesteratu egin zena, Sabiniano amorratua porzierto, ez zen ba Larrinagan izango?. Ba bai. Zer da hau baina?. Alde guztietatik Larrinaga?. Baina ez zen hemen amaitu sorpresa zeren lagunak arrebari dokumenturen bat gordetzen zuenik galdetu zionean enteratu zen bere aita bera ere Larrinagan preso egon zela. Garaian gidatzeko karneta izan eta komandante baten txoferra aritzeagatik egon zen. Tori! eta zuk abertzale sutsua jakin gabe.

Hau bitxikeri katea, baina ez da ez hemen bukatzen. Orain dela berrogetabost urte lagunak garela eta pentsa zenbat gogorapen elkarrekin. Bada orain jakin dut Arantza lagunaren aitite ere Larrinaga barruan izan zela. Eta bere gurasoak noiz irtengo zain egon ziren eurak eskontzeko. Zer behar da ba gogorapen hauek argitara ekartzeko?.

Soziologiaz batere ez dakit, eta horregatik edo, harritu egiten nau inguruan horrenbeste kasu izatea nire lehiotik ikusten nuen etxe zikina horrekin erlazionatutako jende kopurua. Hortik igarotakoak benetan asko behar dira izan ni neu horrenbesteren berri izateko. Gero jakin dut Larrinagatik bere ehun urtetan zehar milaka preso izan direla, Bilbo baterako gehiegi seguru. Baina meritu benetakoa familiakorik barruan izan gabe sarri-sarri Larrinagara presoak bisitatzen hurbiltzen zen Edurne izeneko andre horrexena da. Hauzoan bizi zen bai baina elkartasunerako dedikazio hori nondik zetorkion?. Burutik edo bihotzetik ateratzen zitzaion, seguru. Hori bai meritua.

Eta erakusketaren arratsaldean halaxe bota zidan andra horrek agurraren bateaz. Zeu jaio baino leheagoko argazki bat daukat hemen zure aitarekin. Hara, zeuek hartu oriotzapen hauen gogorapena finkatzearen lana, esango balu bezala.

Eta erakusketa amaitu da baina ez datuen arteko lotura aztarnak. Hasieran gure etxera etortzen ziren agurletariko bat gure dantza taldearen “trainerra” (trebatzailea?) Sabinoren andrea izan zen.  Datu hau oraintxe gogoratu dit Sabinek berak erakusketaren argazkiak ikusi dituenean. Baina ez hori bakarrik, argazkietan ikusten den dantza saioa egiten genuen bitartean bera Larrinaga barruan zegoen. Hau da txistuaren doinua elkarrekiko komunikazioa izan zen. Esan dezadan ni taldearen gazteenetarikoa nintzela nire memoria falta justifikatzeagatik, baina honetarako ere balio du erakusketak. Bejondeiela Aranzadikoei eta jarraitu lanean datu ugari agertu eta plazaratuko dituzue, seguru.

Memoria egiteko apur bat berandu al da?. Ala goizegi?. Norbera kontuaren erdian dabiltzanean ezin omen du historia kontatu. Eskerrak Aranzadi inguruan gazteak dabiltzatela historia hau, eta beste asko seguru, dokumentatzen, gogoratzen eta plazaratzen. Sinestta bainago Larrinagaren historia hurbileko historia ezezaguna dela. Nola liteke milaka pertsonen historia eskutuan, ixilean irautea?.

Atera itzazue argitara, jarraitu oraintsu eta gertuko historia hauek sozializatzen.

Onuragarria da dudarik gabe. Eskerrik asko ekimenagatik.

 

Jon-(e)k argitaratua | 2013-04-26

Etxeko kantu batzuk

Etxeko kantuak

Jon-(e)k argitaratua | 2013-04-05

Marikarmenen poemak

 60780008Hemen ditzue Marikarmenek edo bere inguruan idatziriko poemak (edo …):   Betirako zu

Jeitsi ahal dituzue.

Agur eta disfrutatu gogoratzen. Jon

Jon-(e)k argitaratua | 2013-03-24

HERIOTZA ENE BIZITZAN

60780009

HERIOTZA ENE BIZITZAN

Jon Aurtenetxe Marcó

2013

Heriotzarekin izandako lehenengo harremanak nahaspilean gogoratzen ditut, osaba Juanitorena (nire izena bera aitabitxia izategatik dator) eta gure amama Mariarenak dira. Lehena gertatu zela baino besterik ez dakit. Bigarrenari buruz apenas gogoratzen dut gaixorik zegoela eta ezin ginela joan  anaia eta biok astean behin egiten genion bazkaltzeko bisita egiten, eta tia Mariak esan zidala amamak azken arnasarekin baino lehenxeago nire izena bota zuela. Horrek, ez nekien zeren erdian jartzen zidala sentitu nuen. Nik hamalu urte inguru izango nuen, agian kontu zehatzak atera beharko nuen.

Bigarrena (hirugarrena hobe esanda baina blokeka moduan bizi edo gogoratzen ditudala iruditzen zait) 1972ko martxoan,  istripuz gertatzu zen gure 18/19 urtetako bi lagunena da. Txarto diot aurretik nire anaiaren beste bi lagunena (Iñaki eta Miren 1970ko uztailan) gertatu zen, hau ere kotxe istripuz. Nebarrebak ziren hausokoak, batera genbiltzan dantza taldean eta anaiarenak oso-oso hurbilekoak. Nik uste dut hau izugarrizko sustoa izan zela. Derrepentean gazteok hil gintezkeela agertzen zitzaigun begien aurrean gure bizitzan. Baina arrazonamendu horri ez genion, nik behintzak, bestelako ondoriorik edo portaerarako konklusiorik edo erabakirik ateratzen. Gure lagun-lagunenera itzultzen esan behar dut bat Josu nire gelakoa zela eta bestea Iñaki orduko gure lider naturala. Menditik gentozela, lagunean artean batek baino ez zeukan autoa, ondorioz zu zoaz ni noa, berdin dio eta horrelakoen ondoren, Txoferra (Mikel), Patxo hildako biak eta beste bat sartu ziren kotxean (gogoratuko dut nor). Bilbora trenez heldu ginenean hartu genuen berri txarra. Gogoratzen dut geratu ginela sinistu gabe. Gertatu ezin diren horrelako bat zelakoan, eta ez zela benetan gertatu. Geroko egunetan, hiletetan, gogoratzen dut izan nuela nire egoismoaren lehenengo pertzepzioa, Iñaki liderra izanik, anaiari esan bait nion “eta orain zer egingo dugu gu aurrerantzean”. Eta segituan konturatu nintzen ni jartzen nintzala erasandakoa, jota, “biktima” edo kaltetua behintzat. Geroago, urte askotara, akordatu naiz Mikel gidariarekin, Nik dakidala inork ez zion leporatu inongo errurik baina poliki-poliki urrutiratzen joan zen guregandik. Orain pentstazen dut ez nioala sentierazi, une haietan agian, seguraski, behar zuen beste hurbiltasuna, edo batere ez, ez dut gogoratzen behintzat berarekin horretaz berba egin izana. Edo bai, baina gitxi, kontua da oso-oso gitxitan ikusi garela geroztik elkar. Baina gazteak ginen. Aurrera jarraitzen ginen gure dantzetan mendietan, lagun berriak egiten, neskak, unibertsitatera…

Denboaren gezia oker daukat nire buruan, itxuraz, zeren aurreko pasarteen tartean beste heriotz bat gertatzu zen. Hau, gitxienez, ez zen hurbileko inorena (beharbada horregatik bildu ditut aurrekoak segidan) Meliton Manzanasena izan zen, ETAk erahilda. Nik, eta uste dut nire ingurukoak ere, heziketa katolikoan hasita, halako dardara, izua, ez dakit nola esan, hartu nuen. Eta eztabaidetan hasi ginen zilegia ez zela inor hiltzea, baina bera ere torturatzilea zela eta halakoak. Horrek, seguru, markatu ninduen eta, kontua da, hortik aurrean konflikto baten aldeko bat hiltzea, bada, horixe zela borrokaren baten alde batek bestea akabatzea edo/eta irabaztea. Eta gu borroka horren alde batean ginen. Hau da, ez ginen ETAkoak baina bai nazionalistak eta askatasaunaren borroka heriotzaren dimentsioraino eramana izan zen.

Nazionalismo-heroitza binomio hau, bestalde, ez zen berria nire inguruan, familiako osaba nagusia Jose Luis 36ko altzamenduabaino lehenago hil zela entzuna bait nuen etxean, beti, baina, gerraren erreferentziarekin lotuta. Altxamenduaren aurka jartzea, etxean, nazionalista izateri lotzen ziotzaion, erregimenak ederki asumitu zuena, por zierto.

Burgosko epaiketan ere heriotza plateatzen zitzaigun. Baina alekzionamendu moduan; begira, hauxe gerta dakizue zuen borrokan jarraitzen baduzue. Ez zuen atarramendu askorik lortu. Batetik irabazi genuelako batailatxo hori (edo haiek galdu) eta inportateena, estatuak, boterea duenak, ez du borroka askatzaile batean dabilen idealista hiltzeko zilegitasunik.

Honela ailegatu nintzen unibertsitatera, Burgosko epaiketa kurtsoa hasi eta bi hilabetera. Ikasleen asanbladan eta barrukoari ezin eutsi, “irten gaitezen kalera kolegioko neskatoak ere irtenda daude”. Lehen ikasturtea uste baino askoz hobeagoa egin eta bigarrenean EAJ-n hasita ginen. Ez nuen gauza askorik ikasi egia esan. Orduko neskalaguna geroago argitu zidan “ zer nahi duzu bada? nolabait zeuk bilatu duzu, ez?”. Baina kontua da atxilotzea ez nuela bilatu, edo ez zela gertatu nire hartueman organikoagatik (EAJn ez ahaztu). Atxiloketa Galdakaon komando batek udaltzain batekin izandako topaketaren ondorioz gertatu zen. Hantxe, nik idearik ez daukat nola edo zergaitik, nor hasi zen (orain berdin zait) baina, gauza da, udaltzaina hil egin zutela eta alde egin ere bai. Errudunak atzeman behar ziren edo/eta, de paso eskarmentua eta efikazia adierazi. Hirurogeita hamar aitxilotu, herri desberdietakoak, Gernika, Zornotza, Basauri, Barakaldo, Laudio, Bilbo eta tartean ni. Anaiaren autoa kontrolatuta zeukaten eta nik bila zetozela hauteman bai baina erreakzio okerra nik. Bion gelan zeuden paperak izkutatzeko nire lagun bat deitu eta biak eta gero beste bi (gero deklarazioetan EAJ-ko zirela esanda ere) barneratuak izan ginen. Detaileetan luzatu naiz, agian, baina orduko giroa nolabait islatu nahi dut. Basauriko gartzelan gaudela jaso genuen komando bat eta gurdazibila izandako enfrentamenduan Juanan deustuarra hilda gertatu zela. Nik Juanan bistaz ezagutzen nuen. Hau anaia eta beste asko EGItik ETAraino bidaia eginda zuten. Berriro gertukoen heriotza. Hori sentitu nuen nik, gertukoen heriotza, berarekin ados egon ala ez. Kuriosoa da ezin dudala ahaztu bidai hori egin zuenateako batek unearen berotasunean botatakoak “beitu horrela bere aitak ikasiko du”. Azken hau aipatzea, beharbada, nire maltzurkeria baino ez da.

Hemen badago tarte bat, urte tarte bat, politikoki emankorra izan zena, ideologikoki berritzailea (marximoaren utopiak, askatasun nazional eta lagilegoarena, euskalduntzea, Lemoiz ez…) eta heriotzaren ikuspuntik oso pobreak. Esan nahi baitut heriotzak berak ez zuela baliorik berez, edo esan behar nuen pertsonak berak (bere bizitzak hain justu) ez zuela balio handirik. Zergaitik diot hori, bada, alde batek eta besteak helburuak bilatzen zituen, egoeraren, erantzunaren edo errentabiligarritasunaren arauera, eta horra bada Mikelon, Txapela, … Hauek aipatzen ditut ezagunak nituelako.

Ez dakit bereiztu behar dudan; hau da, diferentea den helburu politiko eta momentuaren agintearen erlazioaren ikuspuntutik, baina pertsonalki gogorra, eta inhibitzailea guztiz, izan zen Joseba Buruhandiaren hilketa. Joseba bigarren atalean deskribaturiko historia honen lagun bat zen ( Iñaki, Josu, mendia, EAJ). Josebak gero bere bizitza ertzaintzaren esparrutik bideratu zuen. Zer zuen berdin, zer desberdina gurekin alde batean edo bestean egoteko?. Polizia izatea edo indar militarren arteko neurketa bat izan zen. Ni, horrek ere, baina horrek guzti horrek baino gehiago jo ninduen Josebari buruz prentsak argitaratu zuen ikerketa lana, non, adibidez, buruhandi goitizena aipatzen zen, jakinda izengoiti hori ia seguru neuk ipini niola lehenengoz. Berriro zaude burrukaren erdian baina orain lagun ezagun edo berdinen arteko burrukan. Azken sentipen honetaz Joseba bera jabetzen zenaren tentigantza daukat, bera ikusi nuen batean aipatu bait zidan, pena handia zeukala lehen ontzi berdinean geundeala eta orain elkarren aurka genbiltzala esatean.

Eta bestaldeko gurdiazibilak, droga banatzileak edo enpresarioak… Ez dut ez sentipen berdinez sentitzen, eta honekin ez dut uste sailkatzen ditudala biktimak mailetan, nik sentitzen nuena aitortzen baino ez dut egiten. Gogora etortzen zait unibertsitateko kide batek, lehenengo hauteskudeen (1977) aurrean,  egiten genituen planteamenduen kritika, parte hartzearen aldekoa zen eta, bere uistez; Egoera berriaren aurrean arrazoia eta praktikotasuna baino hobea zela sentimenduen ondorengo borrokatze inpultsiboa. Bera EMKkoa eta ni abertzalea izanda guztiz deskolokatuta gelditu nintzela aitortu behar dut. Baina berriro azpimarratuko lerrotzearen alde pertsonala nik bizitzaren normalkuntza bilatzen nuen bitartean, berak, nik uste, bizitzarekin ernegatuta zegoen, urteen buruan IHESAk jota hil zen Iñaki. Ez dut datu hau aipatzen inongo balorazio edo azalpenen moduan, xaplasteko bital moduan baizik.

Egia da, hau ez da ulertzen ez ba dut azaltzen 1975 urtean gu erreinbindikazio nazioanala esparru politikotik bideratzeko planteatzen genuela, EE, Que se vallan, LOAPA eta abar. Ordurako EIAn eta EEan nengoen. Seguraski herriotzarekin ohitu gabe, Atocha geltokiaren atentatuaren ondoren, lagunen artean bota nuen “iraultzailea ezin dela okertu”… iraultza bera desprestigiatzen eta galtzen irteten delako edo.. Beste alde batek liskar militarraren teoria barreiatzen zuen; hau da, bi indar militarren arteko liskarra. Bitartean La marcha por la libertad eta estrainatuak ekartzeko burruka genuen esku artean. Ideia hau ez onartzeko, baina praktikan onartzen, estatuak matxan ipini zituen indar parapolizialak eta … Pertur, beste Txapela, Mugu.

Kutsu politikoa hartu du, aidanez, narrazio honek. Halere, heriotzak ugaldu zirela begi bistakoa da halako egoeran. Hori da utzi nahi dudan tonua.

Aita hil zitzaigun 1983-02-18an. Bere gaitzaren aipu labur bat egin nahi dut. Edalea zen bai, lanez kalean ibiltzen zen komertziala eta txikiteoaren zalea ere bai. Ez dago jakiterik baina esango nuke bi semeak gartzelan ikustea…… (ez).

Gero denborarekin eta ni neu adinaren krisiaren inguruan ausnartzen,  konturatu nintzen ez nuela aparteko sentimendu urratzailerik izan orduan, aitaren heriotzean,  halegia.. Are gehiago, uste dut nire aitaren ontasunaz geroago jabetu naizela. Eta horrek mintzen ninduan, nire burua halako sentiberatasun gabeko mustroa bezalakoa ikusten nuen. Data ere begiratu behar dut gogoratzeko eta hilketaren ondorenengorik ez dut gogoratzen. Bakarrik behin kontsulta batera lagundu nuela eta ezterketa rektal bat zenez berak, nire aurrean sentitu zuen lotsa daukat gogoan. Gero, denborara, jaso nituen bere mendiko medaila bi eta argazkia aldean eramateko.

Hau idazten dudala, nahikoa izan da, ordea, eguneroko keinu bat konturatzeko bizitza honetan, nire bizitzan?, heriotza maiztasun ikaragarriaz agertzen dela. Keinua hori lagunen arteko bazkari baten argazkiak begiratzea izan da. Nahikoa bai, sukaldaria (Endika), Isabel (Ernestorena) Jesus (Marisarena) , eta Mikel Landeta aparteko aipua behar duen beste baten heriotza.

Hilakoa eta heriotzaren sentsazionalismoa ere aipatzekoak dira. Niri ikutzen didan kasuak aipatzearren Burgosko epaituen artekoen desagerketak  gogoratzen ditut. Hau da, han epaitu zutenen artean, eta dakidala, Lopez Irasuegi, Txape, Mario eta Gorostidi hil dira. Denak gaixotasunez. Mariorena prentsan aipatu izan da Ez, nik uste, Burgosko epaiketagatik, baizik eta agintean egon den eta Frankoren aurkako borrokan egon den alderdikide baten figura berreskuratzeagatik. Gorostidirena ere bai baina bere inguru soziopolitikoko hedabideetan. Besteenak ezer ere ez. Agian aurreneko biak hiltzeko zigorra jaso zutelako eta besteak ez. Niri beste bienak ailegatu zitzaizkidan barrenera. Irasuegirena lehengoa gertatu zelako eta marginazio osoan gertatu ere. Txaperena atxilotu baino lehenago lagunak ginelako eta Segovian, gero kalean ere, elkar ikusten ginelako.

Eta gero haikorakada. Nire Maittearena. Arrazoi, textuinguru eta analisi guztiak hutsalak dira honen aurrean. Zure bizitzaren erdia gaixotzen da, esperantzak elikatzen dituzu, zaintzen dituzu eta alperrik, joan da.

Minbiziarekin izan dudan erlazioa izan da. Erlazio honetan beste kasu batzuk (Carreras, Amstrong…eta lehen aipatutako eta ez aipatutako lagun batzuen kasuak)  sentipen desberdinak erakarri dizkidate baina guztien artean, beharbada, txikitasuna, ezgauza eta atzerapen zientifikoarena gailentzen dira. Bat pertsona sozial, kaletarra edo delako, enteratzen da bere inguruan gertatzen dira minbizien kasu ugarietaz. Eta honek ere, heriotzaren aurreko ebidentzia jartzen dizu begien aurrean. Ez da nekea, nekea ere baden, ez da inpotentzia, hau ebidentea da, ez da izua, beldur apur bat bai. Zer da? Heriotzak berdintzen al gaitu? Ez bizitzan. Ez dakigunaren aurrean?

Pentsatzen egon naiz kronologia aldatzea eta azkenerako zurea uztea, baina ez, denboraren geziari eutsiko diot eta azkena Nire amaren heriotza aipatuko dut. Bimilaetahamabiko maiatzaren hamarrean gertatu zen, kontuak eginda, maittiarena baino lau hilabete beranduago baina azken honen data kontsultatu behar dut eta bestearena argi daukat. Honekin dena esanda dago. Amarenak bizitzaren zikloa ebidentzian ipintzen dizu. Biak izan dira prozesuak, eta biak intentsoak, baina zein desderdinak.

Noan, behingoagatik, tonu alaiagoan best ildo bat gogoratzera. Alaiagoa, espero, bat idazle jaioa ez izaki ez baitaki nola irtengo zaion idazkia.

Erlazio “sentimentalak”, gizonontzat, hein handi batean erlazio sexualekin estuki lotuta ohi doaz. Bada, birpasatzen jarrita konturatzen naiz eralazio hori sentimenduen degradatzailea dela edo, besterik gabe, sinplekeria. Erdarazko izengoioti zaharra “pasiones bajas” izan da, balorazio kontua dena dela.

Lehenengo sentimenduak familia artean aurkitzen dituzu, eta amarengan konkretuago. Egon zen bolada bat, nik uste eskolak eraginda – ama birgina versus ama lanak aginduta- amaren idealizazio bat sentitzen nuela. Gainera, ama iada ederra ez ba nuen ikusten, etxeko argazkietan ba zeunden para bat non polita, fina eta airosa ikusten zen.

Geroago gertatu ziren episodio batzuk buruhausteak ekarri zizkidanak. Amak hartu zuen ohitura gauen lotaratzeko edo, nirekin ohean sartzeko. Geroztik pentsatu dut aita/amaren arteko erlazioak kaxkartzen hasiak zirela, eztabaidak hasiak ziren, izebaren presentzia jaurtikarri bihurtzen zen eta amaren lanerako beharra edo gogoa ez zuten konpartitzen. Patriakadoaren kalterako esan dezadan. Gurean aitaren soldata partekatzen zela gastu komunetarako, amarena ez. Beste kontabilitate bat zegoen honetarako.

Baina hariari jarraiturik, kontua zen ni pubertatean edo nintzela eta kontaktuak exitatzen ninduela. Ez zen garai polita, seguruenez nerabetasun gehienak ez dira goxoak izaten nire irudiko behintzat. Kontu hauek bakardadean eramatea zen gaiztoena eta edipo eta horrelakoak irakurtzeak  normaltasun puntu bat ematen bazioten ere, halako bitxo arraro moduan sentiarazten zidaten.

Gizarteratzeko joera eta aukera, zorionez, oso hanmdia zen gure sendian eta laster hasi ginen dantza eta mendi taldean lagunak ezagutzen. Lagun b erriak esan behar nuen, zeren orduan eskolaz kanpoko aldi ugari kalean pasatzen ginen, audoko lagunen artean. Baina erlazio kaletarra hau banatzailea zen, ez dakit zergaitik baina mutilak mutilekin eta horrela ibiltzen ginen. Hortik “los Barvos”-en kantuaren arrakasta itzela “Los chicos con las chicas han de vivir…”. Eta egian esan behar badut kalean kontatzen zizkiguten gu baino nagusiagoek sexuen arteko kontuak, benturak eta desbenturak. Denak oso anpatuak eta idealizatuak seguru.

Egin kontu niretzako lagunen aldaketa izan zela. Bizotokiaren lagunak utzi eta dantza taldekoekin hasi. Ni ordea gazteena nintzen, eta gizontxu jarri ere goitizena. Mundu bat deskubritzen hasi nintzen, kirola (gure entrenuak benetakoak baitziren) konpetizo apur batekin ere bai. Euskara, aktuazioak, mendia eta politizazioaren hastapenak (ni, egia esan, ez nintzen gehiegi anteratzen) baina lehenego preso, palizak eta ezagutu genituen. Baita gu eta hoiek, besteak, eta identifikazio deskalifikazio eta horiek guztiak.

Dela nire gaztetasunagatik dela politizazio horrengatik, kolegioko lagunak hasi nintzen lantzen. Eta nire lehengo dantza taldea zatitu zenean gu geu, mutil hasartok beste talde bat egin nahi izan genuen. Gaurko prespektibarekin ikusita ausardia izan zen baina ederra eta, gainera, ondo irten zitzaiguna bai. Ez taldea antolatu genuelako baizik eta lagunak egin ginelako eta ez bakarrik lehendikakoak, baizik eta neskak ere ezagutu genituelako.

Taldea antolatzeko ezintasunaren aurrean beste talde finkatua eta ospetsu batean integratzeko proposamena heldu zitzaigun Dindirri taldean, hain zuzen. Eta egin ere halaxe egin genuen. Hor ezagutu nuen nirte lehenengo neskalaguna Idoia. Orduan deskubritu nuen nik neu pertsonekin lotzeko joera izan dudada. Hau orain argitu dut. Agian inseguritatea da, agian komodidadea (besteak esan dezala) baina adin horretan tokatzen ziren bikoteen artean gu ginela bat.

Bikotea zer den ezta sumatu ez arren ikasbide horretan jarri ginen. Gai guztiak ziren hitzpide, ikaste ari ginen, txangoak egiten, jendea ezagutzen, gabaz irteten. Benetan sineztezina iruditzen zait, hainbeste bizipen topatzea. Nik uste oso garai askeak zirela, seguruenez arriskuak ez genituelako eta gurasoek ere ez zituztelako ikusten. Alderaqntziz, esango nuke euskal kultura eta gerran gertatu zena ezagutzera bultzatzen gintuztela. Gu geure aldetik, munduko biztanleak izanik, 68ko maiatzaren oiartzuna ezagutzen genituen eta marxismoaren ideaiak ere bai.

Sexualki harreman hura desastrea zen. Ba genuen informazioa baina neurriak hartzean ez eta beldurra, beldurra ixugarria. Total leheengo musuak, ikutuak ernealdiak eta hor dena gainea ixuritzen nuen. Ez nion gustu gehiegirik hartzen baina bikotea ginen eta konpromiso bat zen, aurera beraz.

Atalak